Uxue Etxeberria Euskadiko selekzioarekin arituko da Espainiako CSD Txapelketan

Euskadiko Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (Azpeitia, 2004) igerilaria aukeratu du, datorren zapatuan eta igandean, martxoaren 25 eta 26ean, Palma De Mallorcako Son Hugo igerilekuan jokatuko den alebin mailako selekzio autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzeko.\ \ Txapelketan banakako proba hauetan lehiatuko da:\ \ • 100 metro bular eta 200 metro bular.\ \ Etxeberria halako lehiaketa batera doan aurreneko aldia da, eta bere helburu garrantzitsuenak dira txapelketan esperientzia hartzea eta disfrutatzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide