Lagun Onaken Liga Nazionaleko jubenilek neurketa oso garrantzitsua dute Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea 2017ko martxoaren 23a

Liga Nazionaleko jubenilek neurketa oso garrantzitsua jokatuko dute larunbat honetan, hilak 25, 15:30ean hasita Garmendipeko zelai artifizialean, Barakaldoren aurka.\ \ Bi taldeak beheko postuetatik ihes egin nahian dabiltza eta hiru jardunaldi bakarrik falta dira liga erregularra bukatzeko. Lagun Onak 9. postuan dago, 30 punturekin; Barakaldo, berriz, 13. postuan, 28 punturekin.\ \ Talde asko daude borroka horretan sartuta, beraz, puntuak batzea ezinbestekoa da. Gainera, garaipen batek matematikoki ere maila salbatzea ekar dezake.\ \ Zaleei etortzeko eskatzen zaie, asko jokatzen baitute Xuban Peñaren zuzendaritzapean dauden mutilek. Etorri eta animatu taldea.\ \ Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide