Alberto Beloki Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak irabazi ditu Sokamuturra 2017 Imanol Elias Saria argazki lehiaketaren bi sari nagusiak: karnabaletako sokamuturrean ateratako argazki lehiaketaren XXXVIII. edizioarena, eta inauteri giroa jasotzen duten argazkien Iñaki Joaristi \'Altzarte\' saria.
\
\
Gaur, martxoak 25, elkartu dira Jabier Beristain, Mikel Zengotita eta Mikel Arrieta epaimahaikideak, eta honakoa izan da beren erabakia:
\
\
1. saria: Alberto Beloki - \'Pa hiretzat\' argazkiarekin.
\
\
2. saria: Iñaki Etxenagusia - \'Plazarako sarrera\' argazkiarekin.
\
\
3. saria: Carlos de Cos - \'Saltoka\' argazkiarekin.
\
\
4. saria: Juan Mari Ibarzabal - \'Ezetz harrapatu\' argazkiarekin.
\
\
5. saria: Javier Ruiz de Larrinaga - \'Hankaz gora\' argazkiarekin.
\
\
Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:
\
\
Alberto Beloki, "Hau da hainbientie" argazkiarekin.
\
\
Zorionak irabazle guztiei.
\
\
\
Urtero bezala, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara. Aurten, Udalak Foruen Pasealekuan duen lokalean egingo dugu (pasabidean). Sari banaketa eta erakusketaren irekiera areto berean egingo dira datorren larunbatean, apirilak 1, 13:00etan. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide