Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso.\
4. ETAPA:\
\
Apirilak 8, HONDARRIBIA - SARA (30 km.)\
Hondarribia - Hendaia - Biriatou - Ibardin - La Rhune - Sara\
\
Irteera: 7:30 tan anbulategi aurrean\
\
Autobusez Hondarrabiara joango gara. Bertatik txalupaz Hendaiara pasatuko gara.\
\
Bertan ibilaldiari ekingo diogu. Biriatou aldera eta bertatik Ibardingo mendatera.\
\
Aurrerago La Rhune ingurutik pasatuaz Sarara iritxiko gara.\
\
Ibilbide guzia GR-10 jarraituaz egingo degu.\
\
Bi geldialdi egingo ditugu; bat hamaiketakoa egiteko eta bestea bazkaltzeko. Hauek ondorengo egunetan zehaztuko ditugu.\
\
29 km inguruko ibilaldia egingo degu\
\
** Aukera egongo da ibilaldi erdia egiteko. Bai Hondarrabia Ibardin edo Ibardin Sara.\
\
Iada eman daiteke izena Elkarteko web horrian edo tabernan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide