Ostiralean, hilak 31, plazan elkarretaratzea egingo dugu 19:00etan euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrian behar ditugula aldarrikatzeko. Dispertsioarekin amaitu, larriki gaixorik diren presoak etxeratu eta kondena beteta izan arren askatu ez dituzten 7 presoak etxean izatea urgentziazko kontua da. Injustizia honekin lehenbailehen amaitu behar da, ezin dugu egun bat gehiago pasatzen utzi.\
\
Elkarretaratzean, aurreko astean herrian egindako elkartasun kanpainaren xehetasunak emango ditugu, azpeitiarrek diru ekarpen polita egin dutelako Guardia Zibilak Sareri egindako 104.000 euroko lapurretari erantzunez. Elkartasunak ez du etenik.\
\
Ostiralean plazan ikusiko gara.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide