Igor Meltxor analista politikoak eta hainbat libururen idazleak (tartean 'Gestion a la vasca' eta 'Caso Bidegi') hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, apirilaren 4an, Sanagustin kulturgunean. Meltxorrek hizpide izango ditu Euskal Herriko hainbat ustelkeria kasu. Erraustegiaz ere arituko da analista politikoa eta honako galderei erantzungo die: Ba al dago ustelkeria kasurik Euskal Herrian? Zer dago erraustegiaren atzean? Nori egiten dio mesede? \
\
Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta gaian interesa duen edonor hurbil daiteke. Interesgarria izango dela ziur. Beraz, zuen zain egongo gara.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide