Zapatuan, apirilaren 8an, hasi eta asteartera bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Pontevedran. Bertan izango dira Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatutzen.\
\
Nazioarteko 349 igerilarik hartuko dute parte, eta Goenaga ahizpek aukera izango dute ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. \
\
Pontevedrako txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:\
\
• Ainhoa Goenagak (1997): 200 metro bizkar proban.\
• Oihana Goenagak (1999): 200 metro libre eta 100 metro libre probetan. \
• Maitane Goenagak (2002): 200 metro bizkar eta 100 metro libre probetan.\
\
Txapelketa, Espainiako Federazioaren webgunean streaming bidez zuzenean eskainiko dute.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide