Aurrera doa Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen sei ibilaldien egitasmoa. Bihar, apirilak 8, guztira 150 lagun irtengo dira 'Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso' egitasmoko laugarren etapa egiteko prest. \
\
Lagun Onak Mendi Bazkunaren hitzetan, \"oso pozgarria da jendearen erantzuna\", eta ibiltari guztiek bidez goza dezaten nahi dute. \
\
Biharko irteeran parte hartuko duten lagunak 07:30ean irtengo dira Azpeitiko anbulatoriotik Hondarribiara, autobusez. Behin hara iritsitakoan, txalupaz Hendaiara joango dira, eta bertan ekingo diote ibilbideari. Biriatu aldera igaroko dira ondoren, eta handik Ibardingo mendatera igoko dira. Behin hara iritsita, Sarara joango dira GR-10 bideari jarraituta.\
\
Goiko argazkia, hirugarren etapakoa da, Donostiatik Hondarribiara artekoa.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide