Soreasun grabatutako 'Ur handitan' berezia emango dute gaur ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko api. 18a, 11:57

ETB1ek 'Ur handitan' saioaren atal berezia eskainiko du gaur gauean (22:00etan), orain arte eman dituzten erreportajeetan parte hartu duten lau lagun elkartuta. Xabier Euzkitze da horietako bat eta saio osoa Soreasu antzokian grabatu zuten.\ \ 'Olatuaren ostean' da gaur gauean telebistan emango duten erreportajearen izenburua eta, Euzkitze harrera aitarekin batera, Mikele Grande nerabe transexualak (argazkian, Xabier Madariaga aurkezlearekin), Maite Olea minbizia gainditu duen emakumeak eta anorexia izandako Itxaro Mendizabalek hitz egingo dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide