Azken txanpara iritsi da GRAVNIa, Euskal Herriko eta Errioxako pilota federazioen arteko txapelketa, eta datorren zapatuan, apirilaren 22an, finalaurrekoa jokatuko dute Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek. Hitzordua Basauriko kiroldegian dute, 10:00etan, eta nafarrak izango dituzte parez pare. \
\
Gipuzkoako Federazioak aukeratu du Azpeitiko bikotea, beren mailako gomazko palako lehian aritzeko; iaz ere jokatu zuten txapelketa hori. Aurten, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako pilotariek jokatuko dute gomazko pala txapelketa.\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide