AAEren Berinterpretazioa proiektuko argazki erakusketa ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Zabalik dago Azpeitiko Argazki Elkartearen Berinterpretazioa barne proiektuko argazki erakusketa Sanagustin kulturgunean. Berinterpretazio proiektuan, AAEko argazkilariek lan artistiko bat aukeratu zuten (eskultura, margolana, arkitektura lana, disko bateko azala, zineko kartela edota argazki ezagun bat) eta horretan oinarrituta beren berinterpretazio lanak egin zituzten, argazki bidez. Lan horiek dira kulturgunean ikusgai jarri dituztenak.\ \ Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Jexux Artola, Oscar Baile, Iñaki Etxenagusia, Valen Garcia, Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga argazkilariek hartu zuten parte proiektuan, eta horien lanak ikusteko aukera dago orain. Ameriketako Rushmore mendian dauden agintarien buruen irudia eta Beatles abeslarien 'Abbey Road' diskoaren azala eraman dituzte Sanagustineko erakustokira, besteak beste.\ \ Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide