Iñigo Olabarria Furundarena izan da Bertanen martxoko zozketaren sariduna

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Martxoan zehar Azpeitia Txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu da, eta Iñigo Olabarria Furundarena izan da irabazlea, Azkue dendan eginiko erosketagatik. Pastorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatuko da azpeitiar herritar txartel berriarekin, beraz, Azpeitia Txartela herriko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute apirilean ere. Aldi berean, dagoeneko txartel berriarekin fidelizazio sistema berria martxan jarri da eta hurrengo erosketarako deskontuak lortzeko aukera dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide