Joan den zapatuan, hilaren 22an, egin zuen 2017ko zozketa Ilunpe Pilota Elkarteak. Urtero bezala, eskuz banakako txapelketa nagusiko finalerako 4 kantxa sarrera, 4 bazkari Hotel Loiola jatetxean eta 1.200 euro zeuden banatzeko sari bakar batean. 19.365 zenbakia izan da saritua, eta boletoaren jabeak, Olatz Agirrek, eraman du sari preziatua.\
\
Kirol esparruan, berriz, Ilunpeko pilotariak Herriarteko Txapelketa prestatzen ari dira. Bihar, apirilak 26, ezagutuko da txapelketa ospetsuak izango duen koadroa eta egutegia. Beraz, laster izango dira herriko pilotariak Azpeitia ordezkatzen eta herri arteko txapela defendatzen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide