Antonio Valencia argazkilariak solasaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilaren 27an, Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) egoitzan (Perez Arregi plaza,1), 21:00etan hasita. Makroaren gaian oso jantzita dago Valencia, eta argazki elkarteko kideak datorren hilean gai hori lantzekoak direnez, hura gonbidatu dute. Gonbidatuak makroaren teknikaz egindako lanen hainbat erakusketa eskaini izan ditu, eta oraingoan Azpeitian izango da, bere lanak erakusten zein makroaren teknika azaltzen.\
\
Argazkilaritza munduan, makroak begi bistan ikusten ez den mundu bat erakusten du askotan. Batzuetan ikusi nahi den hori txikiegia delako, baina beste askotan arretarik jartzen ez delako. Makroari esker, ordea, horiek guztiak harrapatu daitezke. \
\
Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango, eta AAEk dei egin dio interesa duen guztiei bertan parte har dezaten.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide