Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iada eman daiteke izena Azpeitia-Hazparne egitasmoko 5. etaparako\
\
5. ETAPA:\
\
Maiatzak 6, SARA - KANBO (26 km.)\
Sara - Pinudietako lepoa (Ainhoa) - Kanbo\
\
Irteera: 07:00etan anbulategi aurrean\
\
Eguneko plana:\
\
Autobusez Sara herrira joango gara. Bertan ibilbideari ekingo diogu. Pinudietako lepoan Hazparneko lagunek prestatutako hamaiketakoa izango degu.\
\
Ondoren berriro ibiltzen jarraituko degu Kanbo herrira iritxi arte. bidean beste geldiune bat izango da bakoitzak ekarritako janaria jateko.\
\
Oharra: etapa erdia (15Km) egiteko aukera izango da; Pinudietako leporaino.\
\
Gogoratu baita ere hurrengo egunetan jarriko direla Ekainaren 4 ko 6. etapan eta Hiru Zango egunera joateko tikeak. Berauek non eskuratu eta informazio gehiago zehastuko ditugu.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide