Ez dakigu ziurtasunez galderaren erantzuna eta agian erratuta gaude, baina susmoa dugu ehunaka direla herriko garajeetan geldirik eta aspaldian erabili gabe dauden bizikletak.\
\
Azpeitiko Elkargunean, aldiz, produktu preziatuak dira bigarren eskuko bizikletak, are gehiago eguzkia lagun izan ohi dugun garaiotan. Herritar asko dator Elkargunera bizikleta bila, aldiz gutxi dira bizikletak bertan uztera datozenak. Etxe batzuetan falta eta besteetan soberan. Soluzio erraza ikusten diogu guk egoera horri.\
\
Etxe eta garajeetan denboran utzita dauden bizikletan bildu nahi ditugu Elkargunean datorren asteotan. Mota guztietako bizikletak izango dira ongi etorriak, berdin du nolakoak diren: haurrentzat, nerabeentzat, gazteentzat eta helduentzat. Hori bai, eskatuko genuke bizikletak erabilgarri egotea, gutxieneko egoera duin batean, alegia.\
\
Nahi duenak salgai jarri dezake bizikleta prezio merkean, eta nahi duenak donazio bezala utzi dezake. Elkargunean ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 10:00etatik 13:30era izaten da zabalik.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide