Joan den zapatu goizean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 1. GIF Sariketan. Arratsaldez berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko lehen jardunaldian Eibarko Ipurua igerilekuan.\
\
Bertaratutako igerilariek, ez ohiko igerilekuan ere maila ona erakutsi zuten. Izarraitzeko taldekideek denbora eta postu onak lortu zituzten; horren lekuko dira, Maitane Goenagak, Maialen Sudupek eta Jone Goenagak podiumean lortutako postuak. Hona hemen bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:\
\
- Infantilen Espainiako Txapelketarako gutxiengo berri bat: Maitane Goenaga (400 libre).\
\
- 13 marka personal GIF Sarian eta 2 marka pertsonal Udaberri Ligako 1. jardunaldian.\
\
- Klubeko 2 errekor berri: Maitane Goenaga 400 metro librean (4:35:92) 15 urte eta absolutua eta nesken 4×200 metro librean (9:11:35) Ainhoa Goenagak, Maitane Goenagak, Jone Goenagak eta Maialen Sudupek.\
\
- GIF Saria A kategorian, Maitane Goenagak 1. postua eta Maialen Sudupek 2. postua.\
\
- GIF Saria B kategorian, Jone Goenagak 3. postua.\
\
Udako denboraldia hasi dute Izarraitzeko igerilariek, eta orain arte bezala lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira.\
\
Animo eta segi gogor prestatzen!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide