Carlos Taibo idazleak bere azken liburua aurkeztuko du hilaren 30ean, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko mai. 15a, 10:55

Carlos Taibo idazle, irakasle eta militante ezaguna Azpeitian izango da hilaren 30ean, bere azken liburua aurkezten, CNT, Gaztetxea, Lumaltik eta Elkar-ekinen eskutik. Liburua aurkezteaz gain, Taibok bere gogoetak ere azalduko ditu, 19:00etan hasita, Sanagustinen.\ \ Taibo Madrilen jaio zen 1956. urtean. Globalizazioaren aurkako mugimenduan ibilia, azken urteotan ezagunak egin dira deshazkundearen inguruko bere gogoetak. Hainbat liburu kaleratu ditu.\ \ 'Kolapsoa, kapitalismo terminala, trantsizio ekosoziala, ekofaxismoa' izena eman dio bere azken liburuari, eta bertan egungo ekoizpen ereduari kritika zorrotza egiten dio. Liburu horretatik abiatuta, gai horien inguruko bere iritziak emango ditu Taibok Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide