Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte datorren asteburuan, Donostian eta Legazpin.\
\
Zapatu goizean, infantil, junior eta absolutuko igerilariek 2. GIF Saria jokatuko dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak joango dira Donostiara. \
\
Legazpiko Bikuña igerilekuan, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko bigarrengo jardunaldia izango da, 10:00etan hasita. Proba horretarako izena eman duten taldekideak Maider Etxezabal eta Ander Etxabe dira.\
\
Zorte on guztioi!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide