Joan den zapatu goizean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sariketan; eta, Legazpiko Bikuña igerilekuan, Udaberriko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldian. \
\
Azpeitiko igerilariek maila ona erakutsi zuten bi lehiaketetan. Izarraitzeko taldekideek denbora eta postu onak lortu zituzten; horren lekuko dira Maitane Goenagak eta Iñaki Etxeberriak podiumean lortutako postuak.\
\
Hona hemen, bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:\
\
UDABERRIKO LIGA\
- 5 marka pertsonal.\
- Ander Etxabek Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko bat (400 libreetan).\
\
2. GIF SARIA\
- 8 marka pertsonal.\
- Klubeko 2 errekor berri:\
Maialen Sudupe: 50 bularrean, 30’’01 (15 urte).\
Maialen Sudupe: 800 libreetan, 9’58’’69 (15 urte).\
- Nesken A kategorian, Maitane Goenagak 1. postua.\
- Mutilen A kategorian, Iñaki Etxeberriak 3. postua.\
\
Animo eta segi lanean!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide