Lagun Onakeko jokalariak, Realarekin

Realak Lagun Onaki jakinarazi dioenez, Aimar Leunda eta Unai Alberdi jubenilek, Ibon Odriozola alebinak eta Mirari Uriak udako zenbait txapelketetan beraiekin joka dezaten nahi dute. \ \ Leunda eta Alberdiri dagokionez, Zumaian egingo den Jon Dominguezen oroimenezko partida eta ekainaren 3tik 6ra bitartean Frantzian jokatuko den Festival D´Armor Plougonvelin txapelketa lehiatuko dituzte. Horrez gain, aldez aurretik Zubietan zenbait entrenamentu ere egingo dituzte. Odriozolak, entrenamenduak egiteaz gain, maiatzaren 27an Logroñoko EDF txapelketa jokatuko du. Mirari Uriak, berriz, Andorran jokatuko du maiatzaren 27 eta 28an egingo den txapelketan.\ \ Zorionak eta gozatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide