Azpeitiko Kantujira taldeak egun-pasa ederra egingo du maiatzaren 27an Hazparnen. Salbatore eguna ospatzen dute Hazparnen eta, hori dela eta, gonbidapena pasatu ziguten hango Kantujira taldekoek Azpeitiko Kantujira taldekooi.
\
\
08:45ean aterako gara Azpeititik. 10:30ean beren elkartean kafea eta bizkotxa dastatuko ditugu, ondoren kantuan hasteko. Gero, bazkaria eta, bazkalostean, nahi duenarentzat, errekortadoreak. Hazparnetik 19:30ak aldera aterako gara bueltan.
\
\
Udalak jarri digu autobusa joan-etorria egiteko. Oraingoz, 38 lagun gara izena emandakoak. Autobusak plaza gehiago ditu eta, kanturako gogoa eta umorea badituzu, esan besterik ez duzu. Kantujirako kideren bati abixatu eta apuntatuko zaitugu lekua dagoen bitartean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide