Maria Dolores Aldalur, Bertanek zozkatutako bi lagunentzako afariaren irabazlea

\ Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Apirilean zehar Azpeitia Txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu da eta Maria Dolores Aldalur suertatu da irabazle, Iris Mertzerian eginiko erosketagatik. Kiruri jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatuko da Azpeitiar herritar txartel berriarekin, beraz, Azpeitia Txartela Elkarteko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute apirilean ere. Aldi berean, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzeak hurrengo erosketarako deskontua ematen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide