Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak IX. Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu zuten joan den zapaturako. Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian jokatu zen sariketa, eta bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko Ander Idoeta, Lander Uria eta Jurdan Arakistain, txapelketan parte hartzen. \
\
Errenteriako sariketan, proba hauetan parte hartu zuten:\
\
• Ander Idoetak: 50 libre, 50 bizkar, 100 libre eta 50 tximeleta.\
• Lander Uriak: 50 libre, 50 bizkar, 100 libre eta 100 bizkar.\
• Jurdan Arakistainek: 25 libre, 50 libre, 50 bizkar eta 100 libre.\
\
Sariketan parte-hartzaile asko izan arren, Izarraitzeko hirukoteak maila ona erakutsi zuen eta oso gustura itzuli ziren etxera egindako lanarekin.\
\
Zorionak eta segi igeriketarekin disfrutatzen!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide