Xabier Alberdi 'Beltza' izango da Lagun Onakeko kirol zuzendari berria

Lagun Onak Futbol Taldeal kirol zuzendari berria du: Xabier Alberdi 'Beltza'. Joan den martxoan aurkeztu zuen klubak zuzendaritza batzorde berria, eta pixkanaka forma hartzen ari da. Mikel Izurietak lehendakari kargua utzi zuen orduan, eta Iñigo Arregik hartu zuen haren lekukoa. Arregirekin batera, honako kide hauekin osatutako taldea aurkeztu zuten: Izarraitz Barrena lehendakari ordea eta kirol eskolaren zuzendaria, Joseba Aranguren diruzaina eta futbol zelaiaren eta belarraren mantenuaren arduraduna, Ruben Pozo emakumeen futbolaren zuzendaria, Iñaki Leunda komunikazio zuzendaria eta Jon Azkue ekitaldien eta tabernaren arduraduna.\ \ Xabier Alberdi batzorde berrira batu den hirugarren kidea da. Izan ere, aurrez Eguzkiñe Peñak eta Eli Lasak egin zuten bat Lagun Onaken zuzendaritza batzorde berriarekin. Lasa Merchandising eta Gurasoekiko Erlazio zuzendari lanetan ar da, eta Peña kirol aholkularia da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide