Joan den igandean, maiatzaren 28an, Euskadiko joko eskolarrak jokatu ziren Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan. Bertan izan ziren Izarraitz igeri Elkarteko alebin mailako 10 igerilari eta entrenatzailea, Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Igerilari askorentzat lehendabiziko aldia izan zen Araba nahiz Bizkaiako igerilarien aurka lehiatzea. Gehienetan Gipuzkoako igerilariak elkarren artean lehiatzen dira, baina oraingo honetan taldekideak izan ziren guztiak.\
\
Denboraldia azken txanpan dago, eta igerilarien hobekuntzak nabari dira, bai lortutako emaitzetan eta baita igeri egiteko moduan ere. Lortutako emaitzekin gustora izan ziren denak eta horrek balio du.\
\
Uxue Etxeberriak azpimarratzeko emaitza lortu zuen, 100 metro bular estiloan. Irabazteaz gain, uztailean Bartzelonan egingo den Espainiako Udako txapelketarako gutxiengoa lortu zuen. Zorionak Uxue!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide