Bihar banatuko dituzte Errigorako kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Bihar, ekainak 2, banatuko dituzte herrian eskatutako Errigorako kontserbak. Soreasuko Elkargunean jasoko dituzte Nafarroako hegoaldean ekoitzitako elikagaiak, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Aldiz, Orkatzen, Baigeran edo ikastetxeren batean egin dutenek eskaera, eskatutako lekuan jasoko dute dagokiena. \ \ Elkar-ekinetik benetan eskertuko genuke eskatzaileei kontserbak jasotzera etortzeko, eta ezingo balute beste norbait bidaltzeko. Lan handia suposatzen du banaketa ondo egiteak, eta denon artean asko erraztu dezakegu lana.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide