Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Oñatin, Eibarren eta Irunen. Zapatuan, ekainaren 10ean, 15:30ean hasita, XXXI. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, Izarraitzeko benjaminek eta alebinek hartuko dute parte.\
\
Benjaminen kasuan denboraldiko azkeneko txapelketa izango da. Txapelketa horretarako igerilari bakoitzak bakarkako proba bat aukeratu ahal izan dute. 2008-2007. urteetan jaiotako igerilariak 50 metrotako probak izango dituzte eta 2006. urtean jaiotakoak tximeleta 50 metro edo 100 metro gainontzeko estiloetan. 2005-2003. urteen bitartean jaiotakoak aldiz, 100 metrotatako probak izango dituzte.\
\
Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen du Izarraitzek. Beroketak 14:20ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.\
\
Animo eta zorte on denei!\
\
Bestalde, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek bi txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 19:45ean hasita, XXIX. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu arratsaldez (16:00), berriz, Irungo Azken Portu igerilekuan XXV. San Marcial Sarian izango dira.\
\
Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte Alebinen Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko balio izaten dute.\
\
Zorte on eta egurra!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide