Urtero moduan, Ikasberri Kirol Elkarteak urte amaierako festa izan zuen joan den zapatuan, ekainaren 10ean. Goizetik hasi eta arratsaldea bitartean, kirol elkarteko kideek hainbat ekintza izan zituzten.\
\
10:00etan, maila ezberdinetako jokalarien parte-hartzearekin, Oñazko igoera egin zuten bizikletan, giro politean.\
Ondoren, Hotel Loiolan, futbol eta pala arloetako jokalari guztien bazkaria egin zuten, Estitxu Elduaien udal zinegotziarekin eta kirol elkarteko partaideekin batera. 140 pertsona elkartu ziren eta kirol eta maila ezberdinetako sariak banatu ziren. Aipatzekoa ere, Iban Azpiazu, Iñaki Etxeberria, Iñigo Unanue, Dani garcia eta Arlatz Lopetegi entrenatzaileek jasotako omenalditxoa, bai jokalari eta bai elkartekoen partetik; urteak laguntzaile eta entrenatzaile ibili ondoren uztea erabaki baitute.\
\
Urteko lan onaren ondoren, sariak jaso zituzten jokalariak hauek izan ziren:\
\
- Infantil mailan, Manex (jokalari aipagarriena) eta Alex (goleatzailea).\
\
- Kadete mailan, Urko (aipagarriena) eta Larra (goleatzailea).\
\
- Jubenil B mailan, Enbortxo (aipagarriena) eta Sabin (goleatzailea).\
\
- Jubenil A mailan, Haytam (aipagarriena) eta Landa (goleatzailea).\
\
- Erregional mailan, Loinaz (aipagarriena) eta Jari (goleatzailea).\
\
- Preferente mailan, Igarataundi (aipagarriena) eta Iker (goleatzailea).\
\
Pala arloan, Eneko Martijak eta Oier Alkortak ere oroigarria jaso zuten egindako urte borobilarengatik. Modu horretan eman zitzaion amaiera 2016-2017 denboraldiari.\
\
Mila esker babesle eta gerturatu zineten guztioi, eta segi kirolaz gozatzen!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide