Giro eta emaitza onak, Txantxiku Sarian

Joan den zapatuan, hilak 10, Izarraitz Igeri Elkarteko txikienak Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian. Azpeitiko 35 igerilarik hartu zuten parte, eta Gipuzkoako talde esanguratsuenak ere bertan izan ziren. Mailaren arabera 50 metroko probak edo 100 metrokoak egin behar izan zituzten. \ \ Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Zortzi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, zazpik bigarrengoa eta bik hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. \ \ Hauek izan ziren eskuratutako postuak:\ \ 2008. urtekoetan. 50 metro tximeletan: Iraide Sasieta (2.). 50 metro bular: Jokin Artetxe (1.), Mirari Goenaga (3.) eta Noa Garate (4.). 50 metro libre: Aratz Odriozola (2.), Alex Aranbarri (4.), Eki Arregi (5.), Maiana Uria (2.) eta Intza Acebal (12.).\ \ 2007. urtekoetan. 50 metro bizkar: Nora Zubizarreta (1.). 50 metro bular: Jakes Larrañaga (1.). 50 metro libre: Joanes Lizarzaburu (1.), Anne Sagarmendi (1.), Sara Aldalur (13.), Karla Azkune (14.), Maialen Aranguren (15.), Alazne Barandiaran (16.) eta Sara Garate (17.).\ \ 2006. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Amane Goenaga (6.).100 metro bizkar: Elene Sudupe (1.). 100 metro libre: Julen Artetxe (2.) eta Joane Odriozola (7.).\ \ 2005. urtekoetan. 100 metro tximeleta: Alaitz Mendizabal (5.). 100 metro bizkar: Nora Uria (2.). 100 metro bular: Nerea Urbieta (2.). 100 metro libre: Mikel Etxeberria (9.) eta June Berasategi (1.).\ \ 2004. urtekoetan. 100 metro bizkar: Uxue Etxeberria (1.) eta Intza Odriozola (4.). 100 metro bular: Leiane Lopetegi (2.), Ilazki Odriozola (5.) eta Alazne Sudupe (8.). 100 metro libre: Maialen Aiertza (3.), June Zubizarreta (4.) eta Alaia Juaristi (7.).\ \ June Berasategik (2005), Anne Sagarmendik (2007) eta Joanes Lizarzaburuk (2007) urteko igerilari onenen saria jaso zuten. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek, eta nabarmen ikusten da irailetik ona asko hobetu dutela.\ \ Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide