Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren erakusketa\
\
Atzo asteartea, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.\
\
Lehiaketa honetan parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.\
\
Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2016eko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa ekainak 27 arte egongo da ikusgai.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide