Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Alebinen Txapelketan

Joan den asteburuan Gipuzkoako Alebinen Txapelketa jokatu zen Irungo Azken portu igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko hamar igerilari, 2005 eta 2004 urteen artean jaiotako neska, hain zuzen ere.\ \ Txapelketa horren formatua 4 jardunaldikoa zen, hau da, jardunaldiko proba bat aukeratu zuten. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lorturiko gutxiengoaren giltzari esker parte hartu zuten bertan.\ \ Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak aukeratu zituzten. Horrek erakusten du estilo ezberdinetan eroso aurkitzen direla, eta emaitzetan ikus daiteke bide onetik doazela. \ \ Emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:\ \ - Uxue Etxeberriak 1. postua 200m bular-en\ - June Berasategik 1. postua 100m estilo-etan\ - Uxue Etxeberriak 2. postua 200m bizkar-en\ - Nora Uriak 1. postua 800m libre-etan\ - Maier Lizarzaburuk 3. postua 800m libre-etan\ - Nora Uriak 2. postua 200m libre-etan\ - Uxue Etxeberriak 3. postua 100m bizkar-en\ - Maier Lizarzaburuk 1. postua 100m bizkar-en\ - June Berasategik 3. postua 100m bizkar-en\ - Alazne Sudupek 3. postua 400m estilo-etan.\ - 4×100 libreetan 3. postua\ - Uxue Etxeberriak 2. postua 200m estilo-etan\ -June Berasategik 3. postua 100m bular-en\ - Nesken sailkapen orokorrean 3. postua\ \ Gaur, asteazkena, alebinak berriro ariko dira lehian. Izan ere, Tolosara joango dira San Juan Sarian parte hartzera. Txapelketa 17:00etan hasiko da, eta igerilari bakoitzak gehienez 2 probetan hartuko du parte. \ \ Zorionak guztiei orain arte egindako lanagatik!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide