Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, ekainaren 24an eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Oihana Goenagak absolutu mailan hartu zuen parte; Ander Etxabek, Eva Astigarragak, Jone Goenagak eta Angela Ociok, berriz, junior mailan; eta Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Maialen Sudupe infantil mailan lehiatu ziren.\ \ Izarraitzekoek txapelketa oso ona egin zuten. Entrenamendu gogorrak egiten aritu dira, eta aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Azpeitiko txapelketan. Omar Urbieta entrenatzailea, \"oso gustura\" gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin.\ \ Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ -8 marka pertsonal.\ -Klubeko 5 errekor berri:\ -Iñaki Etxeberriak (16 urte), 50 libre, 25’’14 eta 100 tximeleta, 1’03’’47.\ -Maialen Sudupek (15urte), 100 tximeleta, 1’07’’20 eta 400 estilo, 5’10’’25.\ -Jone Goenagak (16 urte), 100 bular, 1’17’’47.\ -Nesken sailkapen orokorrean 6. postua.\ -Mutilen sailkapen orokorrean 6. postua.\ -Sailkapen bateratuan 5. postua.\ \ Gipuzkoako Txapelketako dominak, berriz, infantil mailan bakarrik banatzen dira, eta lau urrezko, bi zilarrezko eta brontzezko domina bat lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, erreleboetan, mutilak, brontzezko domina bat lortu zuten 4x100 librean.\ \ Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!\ \ Bestalde, datorren asteburuan, ia atseden hartzeko denborarik gabe, Izarraitzeko igerilariak, alebinen eta infantilen Udako Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dituzte Tolosan eta Galdakaon. Udako bigarren hitzordu garrantzitsuena izango dute, eta zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.\ \ Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Olakor gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia, Kantoi taberna eta Rocha’s Chopper taberna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide