Laida-San Pedro Atxarre-Laida ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak uztailaren 16rako. Izen-ematea zabalik dago, eta hilaren 13ra arte egongo da zabalik. \
\
Parte-hartzaileak 09:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik autobusez Laidako hondartzara. Bertan PR-BI-161 ibilbidea jarraituaz Laida-San Pedro de Atxarre- Laida ibilbidea egingo dute 9,5 kilometrokoa. Ondoren, Laida hondartza inguruan bazkaldko dute, eta arratsaldean piraguetan ibiltzeko aukera izango da.\
\
Izena eman nahi dutenek Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin dezakete. Bazkide direnek, autobuserako izen-ematea 4 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 6 euro. Piraguetan ibili nahi dutenek, aldiz, 7 euro ordaindu beharko dituzte. Mendi Bazkunak eskatu du, piraguetan ibili nahi dutenek, izena ematerakoan abizenaren ondoren 'piraguak' jartzeko.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide