Herrikidearen lan heriotza salatzeko kontzentrazioa deitu dute herriko zazpi eragilek gaur arratsalderako\
\
Ezer baino lehen, mobilizazio hau deitu dugun eragileok gure elkartasun eta hurbiltasun guztia eskaini nahi diegu atzo Azpeitian eta Arratian hil ziren bi langileen senide, lagun eta lankide guztiei.\
\
Lanean edo lanera bidean zirela zazpi pertsonek galdu dute bizitza gure eskualdean 2017. urtea hasi denez geroztik. Hego Euskal Herrian berriz 34 izan dira lan istripuetan hil diren herritarrak.\
\
Egiturazkoa den arazo baten aurrean gaude. Heriotza hauek ez dira zoriaren ondorio.\
\
Etenik gabeko irabaziak bilatzen dituztenek prekarietate egoera latzak ezarri dituzte langileen bizkar gainean. Lanaldi luzeak, presioak, baldintzetan etengabeko murrizketak, mehatxuak eta kaleratzeak. \
\
Langileak lanean hiltzea kapitalismoaren adierazpen gordinenetako bat da. Kapitala bizitzaren gainetik jartzearen ondorioa hain zuzen ere.\
\
Hauxe da Azpeitian eta Arratian egunotan bizitzen ari garen errealitate latza, bi langileren heriotza.\
\
Egoera guzti horien arduradun diren erakunde publiko eta enpresaburuei nahikoa dela esan nahi diegu. Herritarrok duintasunez bizitzeko lan egin nahi dugu, ez inoren menpeko lanetan hiltzeko.\
\
Jakitun gara arduradunek ez dutela berez jarreraz aldatuko. Honela, gertaera hauen aurrean herritarrak kalera atera eta mobilizatzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu.\
\
Zentzu honetan, dei egin nahi diegu azpeitiar guztiei gaur, asteartea, 19:00etan plazan izango den kontzentrazioan parte har dezaten.\
\
ELA\
LAB\
CNT\
ELKAR-EKIN\
ERNAI\
GAZTETXIE\
EH BILDU
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide