Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoari amaiera emateko afaria eta ikus-entzunezkoa eskainiko ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak, uztailaren 21ean. Sanagustin kulturgunean izango da afaria 20:30ean hasita, eta 22:30ean, berriz, Azpeitia-Hazparne ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da. Bertan, irteeretan bildutako argazki, bideo nahiz elkarrizketak izango dira ikusgai. Afarirako txartelak Sanagustin kulturgunean lortu daitezke, 26 eurotan.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide