Izarraitz Igeri elkartekoak ondo Euskal Herriko txapelketan

Joan den asteburuan, uztailaren 15ean eta 16an, Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko 50 metroko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan, Oihana Goenaga (absolutua), Angela Ocio (juniorra), Jone Goenaga (juniorra), Iñaki Etxeberria (infantila), Maialen Sudupe (infantila), Maitane Goenaga (infantila) eta Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua) izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.\ \ Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen asteburukoa, eta txapelketa txukuna egitea lortu zuten azpeitiarrek. Guztira sei brontzezko domina lortu zituzten izarraitzekoek:\ \ -Jone Goenaga: 100 libre (junior mailan).\ \ -Oihana Goenaga: 50 bizkar (absolutu mailan).\ \ -Maitane Goeanga: 100 bizkar (absolutu mailan).\ \ -Nesken 4x50m libre (absolute mailan).\ \ -Nesken 4x100m libre (absolute mailan).\ \ -Nesken 4x200m libre (absolute mailan).\ \ Horiez gain, 9 marka pertsonak eta 5 erronka berri lortu zituzten Izarraitzeko igerilariek:\ \ -Maialen Sudupe: 50 bizkar, 31’’56 (15 urte).\ \ -Nesken 4x50m libre: 1’52’’88 (Jone Goenaga, Maitane Goenaga, Maialen Sudupe, Oihana Goenaga).\ \ -Nesken 4x100m libre: 4’05’’06 (Maitane Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe, Oihana Goenaga).\ \ -Nesken 4x200m libre: 9’02’’00 (Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Jone Goenaga, Oihana Goenaga).\ \ -Nesken 4x50m estilo: 2’06’’40 (Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga).\ \ Bestalde, Jurdan Arakistainek, Euskal Herriko Udako igeriketa egokituko txapelketan, 50 libre proban lehiatu zen eta beste behin, bere maila erakutsi zuen.\ \ Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Izarraitzeko igerilariek, eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide