Dispertsioa ez dago oporretan

Dispertsioa ez dago oporretan. Euskal preso politikoek jasaten dituzten eskubide urraketek uda sasoian ere ez dute etenik izaten. Uztailaren 31n etxetik 700 kilometrora dispertsatua zegoen Kepa del Hoyo presoa hilik agertu zen Badajozeko espetxean. Espetxean hildako presoen zerrenda beltza luzatu duen beste izen bat. Beste familia apurtu bat. Mendeku politikaren beste biktima bat. \ \ Beste behin ere, azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa dela mendekuzko kartzela politika honekin behingoz amaitzea. Presoaren ingurukoek zuzenean pairatzen duten eskubide urraketa larria da urrunketa, izugarrizko sufrimendua eragiten duena. Aita, anaia edo laguna espetxean hil dela jakitean, kotxea hartu eta 700 kilometro egin behar izatea da urrunketa. Asteburuero, bisitan joaterakoan senide eta lagunak bizia jokatzera behartzen duen mendeku neurria da urrunketa.\ \ Benetako bake eta konponbidea lortu nahi badugu salbuespenezko politika eta giza eskubideen urraketa horiekin guztiekin amaitu beharra dago. Eta, horretarako, Sarek beste behin ere dei egiten dio gizarte zibilari; bakea, elkarbizitza eta konponbidea egingarri izan dadin, euskal presoen eskubideen alde lanean jarrai dezan.\ \ Ostiralean, 19:00etan plazan elkartuko gara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide