Aurrerapauso bat gehiago Kulturazen eta Bertanen arteko elkarlanean

Aspalditik dihardute lankidetzan oinarritutako ekintzak egiten Kulturaz Kooperatiba Elkarteak eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hainbat izan dira bi erakundeen interesak bat egin eta sinergiak baliatzea ahalbideratu duten elkarlan puntualak: babesletzak, zozketaturiko afari eta sarrerak, moda desfileak… \ \ Orain, bi elkarteen arteko harremanean pauso berri bat eman dute lankidetza-hitzarmen bat sinatuz. Modu horretan, Kulturaz eta Bertan elkarlanean lan egiten jarraitzera konprometitu dira, orain arte bien artean gauzaturiko elkarlana paperean formalizatuz. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean jartzeko, duela aste batzuk sinadura-ekitaldia burutu zuten Jose Luis Otamendi KULTURAZ Kooperatiba Elkarteko ordezkariak eta Karmele Zabaleta Azpeitiko Merkatarien Elkarteko Presidenteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide