Bihar (ostirala) hasiko da Zezen Beltz IX. asteburua. Hemen egitaraua berriro:
\
\
Urriak 13, ostirala:
\
\
19:00: \'Sergio\' dokumentala. Sergio Colas entzierro lasterkariari buruzko dokumentala, Soreasu zinema antzokian. Ondoren, mokadua.
\
\
Urriak 14, larunbata:
\
\
12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak.
\
\
17:00: Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Sarrera: hiru euro. Salgai daude jadanik: Azpeitian Juantxo-txiki, Olakor, Korrale eta Sanagustinen, eta Azkoitian Elurren. Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea diruz laguntzeko ekitaldia. Jokoen ondoren, zezen txikiak haurrentzat.
\
\
Urriak 15, igandea:
\
\
12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea pazan, musika alaiturik. Goizean, Zezen Beltz kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da.
\
\
17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.
\
\
Informazio gehiago:
\
http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyftenbloggie&view=lyftenbloggie&category=0&Itemid=18
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide