Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatu zuten zapatu arratsaldean Tolosan, eta Beñat Lizasok ez zituen nahikoa puntu lortu (646,5 puntu batu zituen) aurrera egiteko. Alabaina, saioan zehar hainbat perla eder abestu zituen, ikus-entzuleen gozagarri. \"Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak\", gaia jarri zion gai-jartzaileak, eta 'Bazkaltzean gogoa neukan' doinuan hiru bertso hunkigarri eskaini zizkion aita Xebastiani, kartzelako lanean. \
\
Lizasok kartzelako lanean kantatutako hiru bertsoak https://bertsoa.eus/bertsoak/14757-kartzela-benat-lizaso loturan entzun daitezke.\
\
Hona hemen Beñat Lizasoren kartzelako hiru bertsoak transkribatuta:\
\
\"Bertso munduan nahiz pasa ditun\
Une gogorrak hamaika\
Nere bizitzan zer sentitzen dan\
Inoiz ez nion nahi aipa \
Saion bat hasi aurretik beti\
Daukat atzetik jarraika\
Azken batean bera ere nire gisan\
Bertsolari baita\
Hemen balantza nahiz ta daukagun \
Aurrera sailka edo ez sailka\
Mundua ez da hemen bukatzen\
Beraz lasai zaite aita. (bis)\
\
Esaten diot nere saiotan\
Ahal bada ezkutuan gorde\
Nik ez bazaitut ikusten nola\
Den gu biontzako hobe\
Baina igota laiste egin naiz\
Zure begiradan jabe\
Ni bakarrik ez, aita zu ere\
Pixka bat urduri zaude\
Aita beti da aita ta hori\
Da jaingoikoaren lege\
Hemen ederki sufritzen dula \
entzuten dagonak ere. (bis)\
\
Gaurko saioa irabazi det \
Ta oholtzatik jeistean\
Ze estutua eman didazun \
Neregana iristean\
Zenbat aholku eman zenidan \
Bertso kantari hastean\
Ze begirazun, ze errieta\
Bertson baten nahastean\
Baina gaurkoan merezi nuen\
Hala da nere ustean\
Ze besarkada ote datorkit\
txapela irabaztean. (bis)\"\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide