Basalandare Jangarrien Jardunaldiak Gaztetxera iritsiko dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko urr. 26a, 11:23

Basherri Kontsumo Talde eta Kooperatibak, Basalandare jangarrien inguruko jardunaldiak antolatu ditu hilaren 27rako eta 28rako. Azpeitira bihar, ostirala, iritsiko dira jardunaldiak, eta Gaztetxean egingo dituzte.\ \ Galiziatik Cesar Lema (Biologoa, okina…), Madridetik Felix Rodrigo ( idazlea, historialaria) eta Lezotik Dani Perez ( etnobotanikoa…) etorriko dira basoko landare jangarriak erakusteko. 'Usos de 113 plantas silvestres de los campos norteños' eta 'Manual de Cocina Bellotera para la era Post Petrolera' liburuak aurkeztuko dituzte. \ \ Bihar, 'Usos de 113 plantas silvestres de los campos norteños' liburua aurkeztuko dute Gaztetxean, 19:30ean hasita. Ondoren, sabelak betetzeko tartea hartu, eta basalandare dastaketa afaria izango da bertaratzen direnentzat, musikaz girotuta.\ \ Zapatuan Irungo Lakaxita gaztetxera mugituko da jardunaldia. Han, 10:00etan hasita, \ basalandareen bilketa txangoa egingo dute. Ondoren, bazkaria izango da, eta 'Manual de cocina bellotera para la era post petrolera” liburuaren aurkezpenak eta solasaldiak borobilduko du eguna.\ \ Balio nutrizional eta sendagarri handiak dituzten basalandareen ezaugarri onuragarri eta kaltegarrietaz mintzatuko dira jardunaldietan, eta errezetak zein landare horiek biltzena kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte. Era berean, estatuak zein gizarte modernoak basalandareen gaineko ezagutzak kendu izanaz ariko dira. \ \ Elikagai osasuntsuak dira basalandareak, eta oso merkeak, gainera. Izan ere, inguruko basoetan hainbat landare jangarri topatuko daitezke. Ezagutzeko eta probatu beharreko gastronomia goxoa dugu eskura!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide