2018ko mendiko federatu txartela egiteko garaia iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko aza. 9a, 10:55

Lagun Onak Mendi Bazkunak adierazi nahi du, 2018. urteko federatu txartela egiteko garaia iritsi dela.\ \ Aldaketaren bat egin nahi duenak, azaroaren 13tik 24ra Luba aholkularitza bulegotik pasatu behar du. Nahiago izan ezkero, posta elektroniko bidez ere egin daiteke, mezua bidalita aseluba@gmail.com helbidera; edo faxa, zenbaki honetara: 943-15 72 75.\ \ Abisurik ezean, 2018. urtean 2017ko egoera berean federatuak izango dira aurtengo txartela dutenak, eta dagokien kuota kobratuko zaie.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide