Lagun Onak mendi bazkunak ibilaldia antolatu du hilaren 19rako, zapaturako. 08:30ean elkartuko dira anbulatorio aurrean, eta Elosutik Santa Barbarara joango dira mendizaleak. Ondoren, nahi duenak, Urretxuko Aikur erle museora joateko aukera izango du, 13:00etatik 14:00etara bitartean. Sarrera bi eurokoa izango da, eta zazpi urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute museora. Handik, herrira itzuliko dira autobusez.
\
\
Izena osteguna baino lehen eman behar da, elkarteko webgunean. Bazkideek bi euro ordainduko dute, eta gainontzekoek lau euro. Erle museorako sarrera aparte ordainduko da.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide