Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariaren eta Ane Labaka bertsolariaren 'Erradikalak gara' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da hilaren 22an, 18:00etan, Emakumeen txokoan. \
\
Protagonistei erradikalak direla esaten diete, eta \"nahi eta behar baino gutxiago\" pentsatzen dute beraiek. Maletak kontraesanez beteta dakartzate, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko dira, umorez, erroetara iritsi nahian. \"Erradikalak gara\" esango diete ikus-entzuleei, eta \"nahi eta behar baino gutxiago\" pentsatuko dute bertaratzen direnek.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide