Aste Beltza egitasmoaren barruan izango diren eskaintzak jakinarazi ditu Bertanek

Bertanek, azpeitiko merkatarien elkarteak, Aste Beltza deituriko kanpaina antolatu du herrian kontsumoa aktibatzeko. Black Friday egunaren deskontu filosofiatik abiatuta, aste guztira zabaldu ditu Azpeitian erostearen abantailak. Modu horretan, Gabonetako erosketei hasiera eman nahi diete Azpeitiko merkatariek.\ \ Ekimen honetan, bihar, ostirala eta etzi, zapatua, eskaintza bereziak egingo dituzte herriko 53 saltokik: %50erainoko deskontuak, zozketak... Soilik bi egun horietan lortu ahal izango diren eskaintzak izango dira. Dagoneko ikusgai daude eskaintza horiek https://www.azpeitiatxartela.com/bertan webgunean. Aldi berean, saltoki horietako bakoitzaren erakusleihoan ere ikusi ahal izango da bere eskaintza.\ \ Bezeroei erosketak egiteko erraztasuna emateko helburuarekin, eskaintza bereziak eskainiko dituzten saltokiek 20:30ak arte luzatuko dute komertzioaren ordutegia ostiralean eta larunbatean.\ \ Bestalde, bihar goizean ezagutuko dira 500 euroko erosketa bonoarekin sarituko diren lau zenbakiak. Astelehenetik gaur arte Bertan elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroek izango dute saria lortzeko aukera, erosketa egiterakoan jasotako txarteli esker.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide