Azaroaren 20an Josu Urbieta 'Pow'-ren eta beste hiru lagunen aurkako apelazio epaiketa hasi zen Parisen. 2015eko abenduan Jean-Serge Nerin poliziaren hilketagatik akusatua eta 16 urteko kartzela zigorrarera kondenatua izan zen 'Pow', aurretik beste bost urteko kartzela zigorra ere jaso ostean ETAko kide izateagatik, guztira 19 urteko espetxealdira kondenatua aurkitzen delarik.\
\
Bigarren epaiketaren kondenaren aurrean helegitea jarri ostean dator epaiketa hau, eta lau asteko epaiketa izango da.\
\
2010ean atxilotua izan zenetik Frantzian preso aurkitzen da 'Pow', La Santen hasieran eta Poitiers-Vivonnen gaur egun.\
\
Hemendik, gure babes osoa azaldu nahi diogu bai 'Pow'-ri, bai senide eta lagunei, eta une erabakior hauetan etor daitezkeen zailtasunen aurrean besarkadarik beroena eta zorterik onena opa diegu guztiei. Zuekin gaude.\
\
Euskal Preso politikoek pairatzen duten egoeraren laztasunaren beste adierazgarri bat dugu 'Pow' eta berekin batera epaituak izan diren gainontzeko kideen ataka. Izaera politikoa duten jarduerak aurrera eramateagatik, hau da, gaur egungo zapalkuntza nazional zein sozialaren markotik haratago doan etorkizun baten eraikuntzan lan egiteagatik, gaizkile arriskutsuen trataera emateak, ordea, ez du errealitatea desitxuratuko. Ez diegu horretan utziko.\
\
Harrotasunez defendatuko dugu euren borroka; miretsi beren duintasuna. Gure etorkizuna euren bizitzen gainetik jarri duten borrokalarientzat, elkartasuna eta maitasuna besterik ez dugulako.\
\
Euskal Preso eta Iheslari politikoak etxera! Amnistia orain!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide