Badituzte saridunak Bertanen Aste Beltzean zozkatutako 500 euroko erosketa bonoek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak Aste Beltza kanpainaren baitan 500 euroko lau erosketa bono zozkatu zituen azaroaren 20tik 23ra elkarteko saltokietan erosketak egin zituzten bezeroen artean. Orain, jakitera eman du zeintzuk izan diren irabazleak: Inazita Beobide, Mari Carmen Iparragirre, Maite Lazkano eta Ibai Eizagirre, Arantxa haur dendan, Iris mertzerian, Matxin harategian eta Urola autoeskolan eskuraturiko boletoengatik, hurrenez hurren.\ \ Azpeitiko merkatari elkarteak, irabazleei zorionik beroenak ematez gain, eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko saltokietan erosiz zozketan parte hartu zuten guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide