Abenduaren 31n Aizkorrira ibilaldia egingo dugu. 07:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Otzaurtera autobusez joango gara eta handik oinez igoko gara Aizkorriko tontorrera. Handik Arantzazura jaitsita, 14:00etan itzuliko da autobusa Azpeitira. Nahi duenak tontorrera igo gabe San Adriango pasabidea igaro eta Urbiara joan ahal izango du. \
\
Izena Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean edo mendizaleen tabernan eman daiteke osteguna bitartean. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta ikasleek eta langabetuek hiru euro. Gainerakoek, berriz, sei euro.\
\
Urte berria Erlora egingo dugun ibilaldiarekin hasiko dugu. Plazatik abiatuko gara 09:00etan, eta handik Erlo gailurrera igoko gara. Urte berriari ongietorria emateko, xanpaina, ardoa eta turroiak dastatu ahal izango dira. Gainera, 11:00etan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dugu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide