Erregetako Zozketa egin dute Udalak eta Bertanek

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako Erregetako Zozketa egin da. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean herriko saltokietan erosketak egin dituztenek zozketarako zenbakiak eskuratu ahal izan dituzte, eta Errege Magoen kabalkadan zenbaki sarituak atera dira.\ \ Honakoak izan dira hiru zenbaki irabazleak: 11541 zenbakia, Inar optikan banatua; 23641 zenbakia, Disdira loteria dendan banatua; 28233 zenbakia, Arrospide oinetako dendan banatua.\ \ Zenbaki saridunen jabeek urtarrilaren 31ra arte dute Azpeitiko Udalarekin edota Bertan Merkatari Elkartearekin harremanetan jartzeko (943-02 56 73 - bertan.azpeitia@gmail.com) eta saria erreklamatzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide